NAIZ+

Sorginak andre eta jabe, morez tindatutako san joan bezperan

Kea, sua eta sorginkerietarako unea izan ohi da San Joan gaua eta aurtengoan sorginek protagonismo berezia izan dute han eta hemen piztutako suetan.

Egian, erratzak eskutan dantzan aritu ziren hamarnaka emakume.
Egian, erratzak eskutan dantzan aritu ziren hamarnaka emakume.

Zornotzako Talde Feministak adibidez, Sorginen Gaua ospatu zuen suaren inguruan. Kantua eta dantza lagun izan zuten haien akelarre berezian.

Egian, aldiz, erratzak eskutan dantzan aritu ziren hamarnaka emakume suaren beroan.

Larrabetzun ere parrandak luze iraun zuen San Joaneko gau magikoan.

La manada kiskaltzen

Udako solstizioa belar txarrak erretzeko baliatu ohi da, aurten ordea, 2016ko sanferminetan emakume bat taldean bortxatu eta espetxetik atera berri diren 'La manadako’ kideak izan dira Euskal Herrian piztutako suetako protagonista nagusiak.

Espainiar erregearen irudiak edota espetxe politikaren salaketak ere aurkitu ditugu han eta hemengo sutzarretan.

Olerki bat udaren etorreraren berri 

San Joan bezpera zoriontzeko aitzakia bihurtu da eta sareetan Roy Galan idazlearen testu bat baliatu dute egiteko horretan, euskaraz ere iritsi da gure sakelekoetara.

Hauxe da euskaraz zabaldu den olerkia:

Sorginok ez dugu elkarren beldurrik.
Ez gara bestearen akatsen bila ibiltzen. Ez digu inbidiarik ematen, ez bestearen bizitzak, ezta bestearen gorputzak ere.
Nola sentitzen den galdetzen diogu besteari.
Ez gara isiltzen besteari ezer polita esatekorik dagoenean.
Elkarren harro gaude, bestearen edertasuna eta lorpenak miresten ditugu.
Gure ibilbidea partekatzen dugu. Galtzeko bidea, baita etxera itzultzeko bidea ere, galduta gaudenean.
Bata besteari ematen diogu eskua, elkarrekin leku imajinaezinetara iristeko.
Emakumea izateagatik nahi ez gaituzten lekuetan, guk maitasuna jartzen dugu.
Behar zenuen besarkada gara.
Sorgin berri bat ezagutzen dugunean, berehala konturatzen gara, egi borobil hori sentitzen dugu. Sorginak ausarta zarela esaten dizu. “Zure askatasunean, izan mirari”
Sorginok elkarrekin eraikitzen dugu gure babeslekua, magia eginez, errealitatea aldatzeko, distiratsu bihurtzeko.