NAIZ+

Madalenetako txupinazo txikiak badu abestia

Haurrek sortutako proiektua da  ‘Irria harro’ kanta eta bihar estreinatuko dute Errenteria-Oreretako herriko jaien hasieran.

‘Irria harro’ bideokliparen irudia.
‘Irria harro’ bideokliparen irudia.

2016 eta 2017. urtetan Errenteria-Oreretako Haurren Jai Batzordeak proposatu zuen txupinazo txikirako eta jaietarako kantu berri bat sortzea. Horiek horrela, 2018ko martxotik aurrera hainbat dinamika parte hartzaile egin ditu OarsoIrriak ekimenak, kantuaren sorkuntzarako prozesua abiatuz. Ibilbide osoan, hainbat haurrek eta familiak hartu dute parte.

Madalen jaien hasieran estreinatuko dute ‘Irria harro’ kanta. Uztailaren 21ean, Koldo Mitxelena plazan. Haurrek eta gurasoek aukera izango dute ohitura bihur daitekeen kanta lehen aldiz elkarrekin abesteko.

Hortaz, hemendik aurrera, Errenteria-Oreretako herriko jaietan protagonista izateko bide polit bezain indartsua izango dute haurrek.

Irria harro! from OarsoIrriak on Vimeo.