NAIZ+

...eta 'Az-pi-li-cu-e-ta' esaten ikasi genuenean 'A-rri-za-ba-la-ga' agertu zen

Beste euskal herritar bat zuen zain Chelsean Kepa Arrizabalagak, Azpilicueta hura. Itxuraz bere izena ikastearekin nahikoa lan eman zuen atzelari nafarrak eta harena ikasi ostean iritsi da bizkaitarra eta lanak berriz zaleentzat bere izena ikasten. Laguntzeko honako bidea hedatu du taldeak bi euskal jokalariekin:

Egia esan, ez dirudi nafarraren abizena erabat ikasi zutenik, Dave deitu ohi baitiote Azpilicuetari. Kanpaina txiki bat ere egin zuten garaian azalduz:

Euren abizenaren eskutik euskarak ere bere txokoa du ba Chelsean.