NAIZ+

Udari agur, #nibiziNAIZni lehiaketako sariak banatuz

Bizipoza izan dugu lagun udaran, haatik, udazkenarekin bat, NAIZen eta 7k-n aurrera eraman dugun #nibiziNAIZni lehiaketari agur esan eta sariak banatzeko ordua heldu da. 475 argazki eta bideoekin zuen udaren testigu izan gara. Zorionak parte hartzaile guztiei eta zorte on!

Aizkorrin ateratako irudi hau atera da garaile. Nahia BARRENA.
Aizkorrin ateratako irudi hau atera da garaile. Nahia BARRENA.

Udararekin batera, #nibiziNAIZni leloari helduta uda giroari eta bizipozari leihoa ireki diogu Naiz+-en. Zuek igorritako argazki eta bideoen bidez zuen udararen, jaien eta oporren testigu zuzenak izan gara. Ekainaren hasieran abiatu genuen NAIZ zein 7k-an zuekin batera ibiliko genuen abentura, eta orain, hostoak erortzear diren honetan, gure hitza bete eta parte hartzaileen artean sariak banatzeko ordua iritsi da.

Lau sari ditugu aurten parte hartzaileen artean banatzeko. Goazen!

Lehenik Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako lehen bidaiaren zozketa egingo dugu. Parte hartu duten irudi eta bideo guztien artean Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bi lagunentzako bidaia zozkatuko dugu eta irabazleak Munich, Lisboa, Praga, Erroma edo Brusela artean hautatu ahalko du.

Orotara 475 lan jaso ditugu eta lan bakoitzari 0tik 475rako zenbakiei kolore bat egokitu ostean, gure bonbo partikularrean sartu ditugu zenbaki horiek guztiak. Ikusi, ikusi bideo honetan zozketaren unea jasotzen da eta!

Loading player...


437 zenbakiak irabazi du eta zenbaki horren jabea Nahia Barrena da. Aizkorrin ateratako, eta sarreran ikusi dezakezuen irudi eder honek irabazi du beraz, lehiaketa.

Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bigarren bidaiaren irabazlea ezagutzeko, ostera, igandera arte itxaron beharko dugu. 7k-ko editore grafiko den Conny Beyreutherrek hautatu du dagoeneko irudi irabazlea, baina igandeko alearen zain egon beharko dugu, argazkia ezagutzeko.

Jakin badakigu baina, iritsitako ehunka argazkietatik bakarra hautatzea lan zaila izan dela Conny Beyreutherrentzat. Ez galdu 7k-ko igandeko alea irabazlea nor den ezagutzeko. Irabazle honek ere  Munich, Lisboa, Praga, Erroma edo Brusela artean hautatu eta Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bi lagunentzako bidaiaz gozatzeko aukera izango du.

Jasotako bideoen artean zozketa berezi bat egingo dugu orain. Irabazlea Etxebarriako (Bizkaia) Antsotegi hotelera eraman nahi dugu, bi eguneko eta bi pertsonako egonaldiarekin gainera.

Hamar parte hartzaile animatu dira aurten bideo formatua erabiltzen eta horien artean egin dugu zozketa. Bideo honetan zozketaren unea jasotzen da. 

Loading player...

Calella de Palafrugellen itsasoa eta eguzki artean Iker Jalón Herrerak grabatutako bideoa izan da garaile zozketan. Hemen duzue berriz ere:

Loading player...

Aurten, nobedade gisa, erabiltzaileek zuen argazki gustukoena hautatzeko aukera izan duzue. Facebook/naiz.eus-en 'atsegin' gehien dituenak GARAko baxera jasoko du etxean.

Zuen 127 atsegiterekin Kostan Delago da irabazlea goikaldean ageri den irudiarekin. Bere etxean jasoko du GARAko baxera.

Ederra izan da udako aste hauetan zuen argazki, irudi eta bideoak emailez ala sare sozialen bidez jasotzea. Haietako gehienak NAIZek Facebooken duen orrian zabaltzen joan gara egunez egun. Bildutako irudi guztiak ikusi nahi badituze, HEMEN aukera. Bideoak, ostera, HEMEN dira.