NAIZ+

Haserrea kalean eta sarean Apeztegia espetxeratzeko aginduaren ostean

Auzitegi Nazional espainoleko epaileak Karlos Apeztegia espetxeratzeko agindua eman ostean, haserrea eta ezinegona zabaldu da kalean eta sarean.

Apeztegia espetxeratu ostean Hernanin egindako manifestazioaren irudia. (Gorka RUBIO/FOKU)
Apeztegia espetxeratu ostean Hernanin egindako manifestazioaren irudia. (Gorka RUBIO/FOKU)

Bezperan atxilotu zuen Guardia Zibilak Hernanin, lantoki zuen Etxerat elkarteko bulegotik ateratzean ari zenean. Intxaurrondoko polizia etxera lehenengo eta Madrilera ondoren, atzo goizean igaro zen salbuespenezko auzitegitikApeztegia. Bertan fiantzarik gabe behin-behinean espetxeratzeko agindu zuen Diego de Egea epaileak.

«ETA erakunde terroristako kide» izatea egotzi dio epaileak Apeztegiari eta haren arabera, Apeztegiak Malagako espetxeko zuzendariari buruzko informazioa helarazi zion ETAri, bertan preso zuten bitartean.

21 urte eman ditu preso Apeztegiak, eta 2013ko maiatzean askatu zuten.

Atxiloketaren ostean, batzar informatibo bat eta manifestazioa egin zuten Hernaniko Gudarien plazan astearte zein asteazkenean.

Hernanin bezala, Etxarri Aranatzen, Iruñean eta Zumaian izan dira mobilizazioak

Mobilizazioez gain, sareetan ere salaketa mezuak izan dira.