Txarrenari onena atera dio berriz ere Altsasuk

Kolore guztietako irudiak eskaini zituen atzo Altsasuk. Ciudadanos, Vox eta PPk Sakanako herria aukeratu zuten ekitaldia egiteko, bizilagunek, ostera, jai giroan adierazi zieten ez zirela ongietorriak. Eguneko irudiak eta bideoak bolo bolo ibili dira sarean, haien bilduma egiten saiatu gara gu.

NAIZ+|2018/11/05 08:49
Altsasu_14
Musikaz, bertsoez, batukadez eta abar gozatu ahal izan dute gaur Altsasun. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Ezohikoa izan zen atzoko eguna Altsasun. Ciudadanos, Vox eta PPk Sakanako herria aukeratu zuten ‘Espainia herritarra’ lelopean ekitaldia egiteko eta ehunka herritar hurbildu ziren Altsasura bertan ongietorrriak ez direla esateko.

Goizean goizetik segurtasun neurri zorrotzez inguratuta esnatu zen herria. Foruzaingoak eta Guardia Zibilak itxi egin zituen plazarako sarrera irteerak, eta gertutik jarraitu zituen protesta ekitaldi ezberdinak. Albert Rivera, Voxeko buru Santiago Abascal eta Nafarroako PPko presidente Ana Beltran izan ziren Ciudadanoseko ekitaldian, txalo artean hartu zituzten bandera espainolak goratuz autobusez Sakanara bertaratutakoek. «Alde hemendik» oihukatuz egin zieten hauei aurrez harrera antifaxistek deitutako mobilizaziora joandako milatik gora lagunek.

Ciudadanosen ekitaldia hasi orduko, kanpai hotsak nagusitu dira plazan hizlarien hitzak zapalduz. Kanpai hotsak isildu eta musikak hartu du lekukoa, ekitaldia ia amaitu arte.

Bien bitartean, ondoan dagoen Iortia plazan bestelako giroa zuten. Amets Arzallusek, Onintza Enbeitiak, Fermin Muguruzak, Xabi Solanok edo Zuriñe Hidalgok parte hartu zuten, besteak beste, probokazioei aurre egin nahi zien ekitaldian.

Asko izan ziren atzoko eguneko pasarteak betikotu eta sare sozialen bidez lau haizetara zabaldu nahi izan zutenak. Guk pasarte horietako batzuk biltzen saiatu gara.

Kortaturen ‘Sarri Sarri’ abestiak dantzan jarri zituen Iortia plazara hurbildutako haur, gazte eta helduak.

Hesian taldeko kideek Altsasuko auziaren aurkako soinu banda bihurtu den ‘Aurrera Altsasu’ kanta abestu zuten.

Kanpai hotsak ere nagusi izan ziren Altsasun.

Askok altsasuarren jokaera txalotu zuten, probokazioetan erori gabe eta hauek ekidinez erantzun izana azpimarratuz.

Beste aldean, Estatu espainoletik Altsasura hurbildutakoen jarrera deitoratu dutenak daude. Ondoko bideoan, Foruzaingoak ‘OK Diario’ medioko kazetari den Cake Minuesa nola eramaten dute jasotzen da.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK