NAIZ+

Vendetta, hamar ordu, lau hiriburu eta zortzi kontzertu

Vendettaren kartela
Vendettaren kartela

Vendettak sekulako tourra du aurretik izan ere bihar Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango da, bakoitzean bi kontzertu eskainiz gainera. Akustikoak izango dira gainera kontzertu guztiak.

Goizeko hamarretan abiatuko dute bira Gasteizko Zuloan eta ordubete beranduago Erdizkan arituko dira. 12.40tan Bilbon izango dira, Power Records-en lehenengo eta Herrikon ondoren. Bazkalostean Gipuzkoara egingo dute salto; 16.15etan Herrian eta ordu bete beranduago Plateron. Eguna amaitzeko Iruñean izango dira, Infierniton lehenengo eta Herriko ondoren.

Vendetta taldeak Hatortxu Rock jaialdian emango du bere ibilbideko azken kontzertua, abenduraren 28an.