NAIZ+

Euskal Herria, gaur urtebete

Eguzkia jaun eta jabe da gaur Euskal Herrian, merkurioak berriz gora egin eta udaberri betean gaudela dirudi. Baina gogoan duzue gaur urtebete nola esnatu zen Euskal Herria?

Gaur urtebete Bardeak zuri zuri ikusi genituen. (Whatsappez jasotako irudia,egiletza ezezaguna).
Gaur urtebete Bardeak zuri zuri ikusi genituen. (Whatsappez jasotako irudia,egiletza ezezaguna).

Pasa den urteko otsailaren 28an zuri zuri esnatu zen Euskal Herria. Barnealdean zein kostaldean elurrak gogotik zuritu zuen Euskal Herria. Orduko hartan, begiak ireki orduko, leihoaren bestaldeko estanpak betikotu asmoz, asko eta asko izan ziren argazkiak atera eta sare sozialetan partekatu zituztenak.

Gaur, 365 egun beranduago, askok argazkiei hautsa kendu eta berriz partekatu dituzte sarean. Batzuk gainera, alderaketa egin dute gaur eta iazko estanpen artean.