Altsasuko «amesgaiztoa», 16 geltokitan

Altsasuko manifestazioaren ibilbidean herriko gazteen aurkako auziaren une esanguratsuenak azaldu zituzten. Orain, Twitterreko hari baten bidez lau haizeetara zabaldu dute Altsasuko «amesgaiztoa».

NAIZ+|2019/03/25 10:20
20190324_altsasu
Altsasuko manifestaldiaren amaiera ekitaldia. Jon URBE | FOKU

Auzitegi Nazional espainolak orain bi aste Altsasuko gazteen aurka 13 urte arteko espetxe zigorrak berretsi ostean, mobilizazio izugarri batek hartu zuen atzo Altsasu. Manifestazioaren ibilbidean zehar Altsasuko auzian esanguratsuak izan diren gertakarien berri ematen zuten pankartak eskegi zituzten, bertaratutakoek gertatutako une garrantzitsuenak ezagutu zitzaten. Jende uholdeak gainezka egin zuen Sakanako herrian eta hortaz, askok eta askok ezin izan zuten manifestazioa burutu.

Altsasuko auzian izandako une nagusiak laburtzen dituen ekimenak sarean ere izan du oihartzuna @EntzunAltsasu Twitter kontuak Twitterreko hari gisa zabaldu ostean. Hementxe atzo Altsasun aurki zitekeen errelatoa: