NAIZ+

Zea Mays-en ‘Elektrizitatea’, Mungiako Txelo Topaketan

Mungiako Musika Eskolak eta bertako Udalak Txelo Topaketa ederra antolatu zuen pasa den larunbatean. Mungiako Olalde Aretoak hartu zuen emankizuna eta gozamena izan zen entzuleentzat. Tartean, Zea Mays taldearen ‘Elektrizitatea’ entzun ahal izan zen.

Zea Mays abeslariak berak partekatu du bideoa bere sare sozialetan eta zeresana izaten ari da bere jarraitzaileen artean. Bideoan Nora Olano ageri da abeslari lanetan; abestia, esan bezala Zea Mays-ena da eta konponketak, ostera, F. Velazquenak.