1.600 kilometroko bidaia, euskal preso baten urtebetetzea ospatzeko

Alaitz Aramendi euskal presoaren urtebetetzea ospatzeko asmoz, asteburuan 1.600 kilometro baino gehiagoko bidaia egin dute Orozko eta Laudioko lagun ugarik.

NAIZ+|2019/04/09 08:33
Captura_de_pantalla_2019-04-09_a_las_8.28.38
Lagun eta senideak Roanneko espetxe atarian. (Aiaraldea.eus)

Alaitz Aramendi euskal presoak urteak bete ditu pasa berri den asteburuan eta preso orozkoarrak ospakizun berezia izan du; izan ere eskualdetik lagun eta senide talde bat joan zen preso duten Roanneko espetxeraino.

Aiaraldea.eus atariak azaldu moduan, ostiral gauean Orozko eta Laudiotik abiatu zen Alaitz Aramendi euskal preso politikoaren lagun eta senide talde bat. Estatu frantsesera jo zuten orozkoarrari urtebetetzea zoriondu ahal izateko. Guztira, 1.600 kilometro baino gehiagoko bidaia egin zuten.

Senideak presondegian sartu ziren Alaitzekin zuzenean ospatzeko; lagunek ostera, kanpotik zoriondu behar izan zuten.

Argazki gehiago: Aiaraldea.eus atarian.