Baloiaren diktadura garaiarekin amaitzeko, jolastoki berritzaileak

Haurren garapenean funtsezkoa den jolasari bazterketarik gabeko bidea eman nahi dioten jolastokiak erakitzen ari dira han eta hemen. Horren adibide da Atxuriko eskolako jolastokia.

NAIZ+|2019/05/16 13:07
Captura_de_pantalla_2019-05-16_a_las_13.18.46
Atxuriko eskolako jolastokia.

Eskoletako jolas guneak baloiaren joan etorriak markatuta eraiki eta okupatzen dira. Oro har mutilak baloiaren inguruan bildu, eta neskak bazterrean utziz.

Urteak dira neska eta mutilen aldetik jolastoki hauen erabilera desberdindua aztertzen dela. Aztertzen eta eraldatzen. Zenbait herri eta eskolatan aspaldi hasi ziren arlo hau lantzen. Bide beretik, ugari dira jolastokiaren erabilera arauak garatu dituzten ikastetxeak. Espazioaren erabilera desberdindu ekidin nahian ezarri dira arau asko, futbola jolastokitik kenduz edo erregulatuz.

Jolastoki ugarik ere eraldaketaren bidea hartu dute, haurren garapenean funtsezkoa den jolasari bide ematen dion espazioak iraultzeko. Horren adibide da Atxuriko eskolako jolastokia. Parte hartzaileago egiteko bokazioz, pasa den asteburuan auzolanean eraldatu zuten eskolako jolas gunea Bilboko auzo honetako bizilagunek.