Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak antolatuta, Altsasukoak Aske 3x3 Streetball Txapelketa izan zen larunbatean Sakanako herrian. Parte hartu zuten hamar taldeen artean ligaxka jokatu zen eta eguerdian geldialdia egin zuten, parrillada egin eta bazkaltzeko. Arratsaldean aurrera jarraitu zuten partidek. Giroa berotzeko DJ Txenek musika jarri zuen eta ikusle dezente hurbildu zen Intxostiapuntara, saskibaloiaz gozatzera.
Likoretas talde sakandarrak eta Agurain taldeak jokatu zuten finala, baina finala baino lehen kontzentrazioa egin zuten Intxostiapuntan bildutakoek, «Altsasukoak kantxara, gurekin nahi zaituztegu» leloa zuen pankartaren atzean.