NAIZ +

#NierebaNAIZ lehiaketaren irabazleak udazkenarekin bat

Salaketa eta elkartasunari toki eginez NAIZen eta 7K-n aurrera eraman dugun #nierebaNAIZ lehiaketari agur esan eta sariak banatzeko ordua heldu da. 168 argazki eta bideoekin zuen babes samurrena jaso dugu GARAk bizi duen espoliazioaren aurrean.

Udazkenarekin batera #nierebaNAIZ lehiaketari amaiera emango diogu. Uda osoan zehar salaketa eta elkartasunari leku egin diogu, zuek igorritako argazki eta bideoen bidez zuen udararen, jaien eta oporren testigu zuzenak izatearekin batera.

Ekainaren erdialdean ekin genion genuen NAIZ zein 7K-n lehiaketa honi, eta orain, hostoak erortzear diren honetan, parte hartzaileen artean sariak banatzeko tenorea iritsi zaigu.

Lau sari ditugu aurten ere parte hartzaileen artean banatzeko. Goazen!

Lehenik Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako lehen bidaiaren zozketa egingo dugu. Parte hartu duten irudi eta bideo guztien artean Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bi lagunentzako bidaia zozkatuko dugu eta irabazleak Munich, Lisboa, Praga, Erroma, Porto edo Brusela artean hautatu ahalko du.

Orotara 168 lan jaso ditugu uda osoan zehar eta lan bakoitzari 0tik 168rako zenbaki bat eta kolore bat egokitu ostean, gure bonbo partikularrean sartu ditugu zenbaki horiek guztiak. Ikusi, ikusi bideo honetan zozketaren unea jasotzen da eta!

Loading player...

114 zenbakiak irabazi du eta zenbaki horren jabea Asier Iturrarte da. Hauxe da irudi garailea:


Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bigarren bidaiaren irabazlea ezagutzeko, ostera, irailaren 29a arte itxaron beharko dugu. 7K-ko editore grafiko den Conny Beyreutherrek hautatu du dagoeneko irudi irabazlea, baina ale horren zain egon beharko dugu, argazkia ezagutzeko.

Irabazle honek ere Munich, Lisboa, Praga, Erroma, Porto edo Brusela artean hautatu eta Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bi lagunentzako bidaiaz gozatzeko aukera izango du.

Jasotako bideo eta gif-en artean zozketa berezi bat egingo dugu ondoren. Irabazlea Etxebarriako (Bizkaia) Antsotegi hotelera eraman nahi dugu, bi eguneko eta bi pertsonako egonaldiarekin gainera.

Sei parte hartzaile animatu dira aurten bideo edo gif formatua erabiltzen eta horien artean egin dugu zozketa. Hemen duzue zozketaren bideoa ikusgai: 

Loading player...


Twitterreko @Jaloniker erabiltzaileak irabazi du bideoaren zozketa, itsaso Adriatikotik datorren mezua jaso du ikus-entzunekoak. Albistean ikusgai duzue bideo irabazlea.

Azken irabazleak GARAko baxera jasoko du etxean. Zuek, Facebookeko erabiltzaileak izan zarete epaile zuen argazki gustukoena hautatuz. Zuen 78 atsegiterekin aurten ere Kostan Delago da irabazlea. Hemen ageri den irudiak lortu ditu Facebook/naiz.eus-en 'atsegin' gehien.

Ederra izan da udako aste hauetan zuen argazki, irudi eta bideoak emailez ala sare sozialen bidez jasotzea. Haietako gehienak NAIZek Facebooken duen orrian zabaltzen joan gara egunez egun. Bildutako irudi guztiak ikusi nahi badituze, HEMEN aukera. Bideoak, ostera, HEMEN dira.