Sareak Altsasuko auziaz: «Justizia», «Europa» edo «Franco» protagonista

Espainiar Auzitegi Gorenak atzo eman zuen jakitera Altsasuko zortzi gazteen aurkako auziaren epai irmoa: bederatzi urte eta erdi eta 18 hilabete bitarteko zigorrak ezarri dizkie. Eguerdian iragarri zuten epaia eta ordutik sareak bereganatu ditu gaiak.

naiz|2019/10/10 09:48
Altsasu
Arratsaldean Altsasuko kaleetan mobilizazioa izan zen. (Iñigo URIZ / FOKU)

Ohian Arnanzi bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak, Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Aldari zorti urte eta erdi bakoitzari, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari zazpi urte eta erdi bakoitzari, Aratz Urrizolari lau urte eta bi hilabete, Iñaki Abadi hiru urte eta erdi eta Ainara Urkijori urte eta erdikoa.

Entzutegi Nazionalak ezarritakoari zuzenketa txiki batzuk egin eta zigorretan murrizketa minimo batzuetan islatu da. Sare sozialen erantzuna berehalakoa izan zen eta Altsasutik ere salaketak eta mobilizazioetarako deiak iragarri zituzten.

Beste batzuk, Altsasuko alkate Javier Ollo kasu, «errespetua» agertu zioten epaitegiaren erabakiari, baina desadostasuna azpimarratu nahi izan zuen.

Asko Europara begira jarri ziren segituan, noizbait bertatik «justizia» iritsiko denaren itxaropenez, baina «beranduegi» izanen dela onartuta.

Ez ziren ere gutxi izan segituan iristear dagoen Kataluniako prozesuaren aurkako epaian gogoa jarri zutenak.

Izan zen ere zigorra ospatu zuenik edo zigorrak «eskasak» direnak uste dutenik. Azken honek Francisco Franco diktadorea du «aberriaren azken heroi» moduan.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK