naiz

EH Bilduren EAEko legelbiltzarkideek ere abestu dute Hertzainaken ‘564’

«Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde», Gasteizko Parlamentuko EH Bilduren legebiltzarkideek Hertzainaken ‘564’ abestia abestu dute, #246OheHuts kanpainarekin bat eginez.

Gaurtik hasita eta datozen egunetan, Euskal Herriko plaza eta txoko ugaritan musikari, abeslari eta herritarrak batuko dira duela 30 urte Hertzainak taldeak kaleratu zuen ‘564’ kantua abesteko.

#246OheHuts kanpainarekin bat egin eta «euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde» EH Bilduk ere egin du bere bertsioa. Gasteizko Legebiltzarrean koalizioak dituen parlamentariek jo eta kantatu dute elkartasun abestia.