naiz

‘FIFA20 Euskal Liga’, euskal selekzioen aldeko bideojoko lehiaketa, abian

Gu ere Bai, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldarrikatzen duen ekimena, eta Game Erauntsia, euskal bideo-jokozaleen komunitateak, bat egin dute sarean ‘FIFA20 Euskal Liga’ antolatzeko. Izen-ematea martxoaren 28ko eguerditik aurrera martxoaren 30a arte egin ahal izango da lehiaketarako bereziki sortutako gunean.

Fifa euskal liga antolatuko dute sarean. (GAME ERAUNTSIA)
Fifa euskal liga antolatuko dute sarean. (GAME ERAUNTSIA)

Gu ere Bai ekimenak eta Game Erauntsiak ‘FIFA 20 Euskal Liga’ antolatuko dute sarean elkarlanean. PlayStation 4 plataforma baliatuz, apirilaren 1ean hasiko da txapelketa. Osasun larrialdiak sortutako isolamendua eramangarriago egin eta, bide batez, egoera euskal kirolarien eta euskal selekzioaren aldeko aldarripakena egiteko ere baliatuko dute.

Gu ere Bai, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldarrikatzen duen ekimena, eta Game Erauntsia, euskal bideo-jokozaleen komunitateak, bat egin dute ‘FIFA20 Euskal Liga’ antolatzeko.

Apirilaren 1ean hasi eta hilaren 12an, Aberri Egunarekin bat eginez, amaituko da txapelketa. Euskal Liga izanik, Alaves, Athletic, Eibar, Reala eta Osasunaren gizonezkoen taldeak erabiliko dira norgehiagoketan, izan ere, Electronic Arts-en bideo-jokoak ez ditu emakumezko taldeak eskaintzen, selekzioak salbu.

Finalerdiak eta finala apirilaren 11 eta 12an Hamaika telebista eta twitch.tv/guerebai kanalean, izanen dira ikusgai.

Txapelketa Game Erauntsiaren webgunearen bitartez gauzatuko da, bertan araudi osoa eskuragarri egongo delarik. Izen-ematea martxoaren 28ko eguerditik aurrera martxoaren 30a arte egin ahal izango da lehiaketarako bereziki sortutako gunean. Parte-hartzeko PlayStation 4-ko FIFA20 jokoa eta internet konexioa beharrezkoak dira.