Naiz

2020ko Euskal Diasporaren egun birtualak utzitako irudiak bildu dituzte

Argentina, Australia, Belgika, Brasil, AEB, Txile, Kolonbia, Mexico, Peru, Uruguai, Venezuela eta frantziar zein espainiar estatuetako 55 euskal etxe ezberdinek antolatu zuten egun hau irailaren 8an eta orduan bildutako irudiak argitaratu dituzte.

Osasun egoerak horrela behartuta, 2020an Euskal Diasporaren Egunaren edizio birtuala izan du. Horrela, irailaren 8an ospatu ahal izan zen ekimen honen hirugarren edizioa. Dantzak, bazkariak, kantuak, euskal kirolak eta beste ekintza ugari egin ziren jai egun honen baitan.

Euskal etxeek, euskal komunitateek eta kanpoan bizi diren euskaldunek bideoz grabatu zituzten ospakizun horiek, eta orain grabazioekin laburpena jaso da sare sozialetan.

Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak euskal etxeetako Euskal Diasporaren Eguneko bideoa aurkeztu dio Lakuako Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari. Argentina, Australia, Belgika, Brasil, AEB, Txile, Kolonbia, Mexico, Peru, Uruguai, Venezuela eta frantziar zein espainiar estatuetako 55 euskal etxe ezberdinek antolatu zuten egun hau.