Ainara Maia Urroz

Bazen behin Zubernoan

«Eskua eman nion agur esateko, eta betirako geratu zen nirekin» (Miren Usandizaga)

 

Bazen behin Zubernoan, euskal bihotz batek beste bi batu zituena. 2013ko uztailean izan zen, udako egun eguzkitsu batez Leonat Egiazabalek gonbidatu ninduen berarekin batera lehendik Senpereko Hatsaren Poesiatik aspalditik ezagutzen nuen Extefana olerkari hendaiarrari elkarrizketa bat egitera.

Bizi garen herria maite dugulako behin zerbait magikoa gertatu zen Euskal Herriko bihotz honetan: Xabola atseginean. Desio bat eskatzea erabaki genuen. Deabruaren tentazioari ihes egiteko, eskuaraz mintzatuko ginen beti, zeruko oturuntzaz goza genezan, kantu eta dantza, olerkiz bustita.

Behin bazen Zubernoan, Euskal Herrian, andere euskaltzale eta olerkari xarmangarria: Extefana Irastortza, sortzez Iribarren. Uda iritsi zen gure herrira. O! Zenbat maite genuen uda beteko giroa! Desio bat eskatzea erabaki genuen. Elkarrekin arratsalde atsegin bat igarotzea kontu-kontari.

Bizi garen herria maite dugulako behin zerbait magikoa gertatu zen Euskal Herriko bihotz honetan: Xabola atseginean bihotz batek beste bi bihotz batu zituen, erritmo berean taupada egin zezaten, eta eskuaraz mintzatuz guk ere deabrua bere buruaz beste egitera bultzatu genuen, ezin baitzuen eskuararik ikasi, eta beraz, ezin baitzuen gutartean tentazioan ibili.

Behin bazen Zubernoan, Euskal Herriko kostaldean, andere euskaltzaile eta olerkari xarmangarria. Uda ekarri zuen bihotzetara, eta esperantza eman gure bihotzei. Izan ere, heriotza da erremediorik ez duen gauza bakarra, eta dakigunaz geroztik sortu ginela behin hiltzeko, eskuaraz mintzatuko naiz deabruaren aitzinean, dakidan arren poeta naizenez gero ez dudala zerurik espero, eskuaraz mintzatzen eta idazten segituko dut. O! Zenbat maite genuen elkar! Eta beraz desio bat eskatzea erabaki genuen. Elkarrekin eraikitako zubia betiko xut iraun zezan maitasuna elikatuko genuela egunero.

Eskerrik hanitx, Extefana!

Bilatu