NAIZ+|2018/08/14 08:56
Erlojuaren menpeko bizimodua eta produkzioaren mamua

Aste bat eman du Bolivian Askapenaren brigadak eta beste kultura batekin harremanetan jarriz, ispiluaren aurrean jartzera behartu ditu brigadistak. Kronika honetan ariketa horren ondorioak.

NAIZ+|2018/08/13 10:09
«Kartzelak Palestinako kulturaren eta hezkuntzaren gaztelu bilakatu ditugu»

Palestinarrek ohiko duten errepresioa gertutik ezagutzen ari da Askapenaren brigada feminista. Lurraldea okupatzeko eta kontrolatzeko Israelek ezarritako mekanismoak aletu dizkigute kronika honetan, bai eta atxiloketak eta espetxealdiak zer nolakoak diren. Haurrek sufritzen dituzten egun luzeetako galdeketak ere salatzen dituzte bertan.

NAIZ+|2018/08/09 13:49
Boliviaren independentzia eguna, brigadisten begietatik

Askapenaren Boliviako brigadak euren aberri eguna, independentzia eguna, bertatik bertara bizitzeko aukera izan du eta hala jaso dute bertatik igorritako kronikan:

NAIZ+|2018/08/08 10:08
Feminismoa Txiapasen, burujabetza lortzeko borroka

Askapenaren Mexikoko brigada feministak helarazi du bertan bizitakoaren lehen laburpen kronika. «Ahorita» erritmora ohitzen hasita, euren «mendebaldeko feminismo ikuspegia guztiz irauliko duen» bizipena izaten ari direla diote. Txiapasen daude eta diote bertan «feminismoa, burujabetza lortzeko borroka» dela.

NAIZ+|2018/08/07 11:00|0 iruzkin
Emakumearen boteretze prozesua Palestinan

Inguru ezberdinean baina mundu berean bizi dira bateko eta besteko emakumeak eta bertatik bertara ezagutu du bertaratu den Askapenaren brigada feministak emakumearen boteretze prozesua Palestinan. Betaurrekoak lekura egokitzeko lanen berri dakarte azken kronika honetan eta mezu bat Union of Palestinian Women Commitees-eko kideen ahotik: «Kontatu ezazue zein indartsuak garen eta borroka honetan ezinbestekoak garela».

NAIZ+|2018/08/01 16:23
«Feminismotik herria askatzera»... Palestinako brigada Aida Campen
NAIZ+|2018/08/01 12:37
Libanotik, «zapalduta gaude, baina ez gara gizagaixo batzuk»

Askapenaren Libanoko brigada PFLPko egoitzan izan da. Yamani Khaledek eman die bertako berri eta baita Europa eta mundua nola ikusten duenaren azalpena ere, «badirudi maiz ez zaretela ohartzen Palestina eta palestinarrekiko elkartasuna ez dela giza eskubide kontua soilik», esan die. Elkartasun politikoa eta argazkia ateratzera joandako GKE baten arteko kontrastea bertatik bertara ikusi dute gaur. 

NAIZ+ |2018/07/27 12:13
Askapenaren brigada feministaren lurreratzea Palestinan

Helmugara iritsi da dagoeneko Askapenaren Palestinarako brigada feminista ere. Bertatik igorri duten lehen kronikan ikusi eta bizitakoaren lehen argazkia osatu dute. Begirada arrotzak eta gertukoak, errepresioaren testigantzak, kontrolak eta egunerokoan bertan lanean ari diren eragileen bizipenak. 

NAIZ+|2018/07/25 11:27
Libanoko Brigada, Tripolin barrena

Beirut atzean utzi eta Tripolin barrena sartu da Askapenaren brigada, bertatik igorri dute azken kronika.

NAIZ+|2018/07/23 08:32

Libanon da Askapenaren bigarren brigada eta Shatilan, Children and Youth Centerren, ezagutzen ari dira Palestinako errefuxiatuen errealitate gordina. Bertatik igorri dute lehen kronika eta bideoa.

Orria 2/ 3
HERRI INFORMAZIOA