@asierrobles|2019/04/09
Bilbo zeharkatuko du Korrikak lau ordu baino gehiagoko ibilbidearekin

Ostegun honetan, apirilak 11, Korrika Bilbora helduko. Zorrotzatik sartuko da 11.45ak aldera, eta Elorrietatik irtengo da 16.20etan Bizkaiko hiriburuko ia auzo guztiak zeharkatu ondoren.

Oihana Llorente|2019/04/09
Korrikaren hamar une zoro zoragarri

Gares eta Gasteiz arteko bidearen erdia egin du dagoeneko Korrikak. Sei egun hauetan gau eta egun, etengabean, mendi puntan edo errepide galduetan, beti dago nor edo nor gure hizkuntzaren alde korrika. Hemen 21. edizio honek utzitako une berezienak.

Egoitz URRUTIKOETXEA|2019/04/09|0 iruzkin
Abian den herria

IRITZIA- Apirilaren 14ra arte milaka euskal herritar bilduko dituen ekimenaz idatzi du Egoitz Urrutikoetxeak. Bere iritziz, Korrikak “proiektu kolektibo partekatu baten partaide sentiarazten gaitu”.

Nerea Goti|2019/04/09
Lautadatik Mendialdera, Araban barrena dabil Korrika 21

Araban sartu da Korrika goizean goiz eta herrialdean jarraituko du hurrengo orduetan. Aguraindik Dulantzira, eta ondoren Azazetatik gora egin du mendatearen 887 metroak osatzeko. Eguerdian, Kanpezutik pasa eta  Nafarroan sartuko da berriz.

NAIZ|2019/04/09
Nafarroa atzean utzita, Araban murgilduko da gaur Korrika

Gaualdean Sakana gurutzatu eta gero, Araban murgilduko da gaur Korrika, Lautadatik. Bastidan une berezi bat ere biziko dute (19.15ean), eragile desberdinek batera egingo baitute korrika euskararen alde.

Joseba Aurkenerena|2019/04/08
Korrika Urruñan

Heldu da! Badator, 21. Korrika Urruñara! Igandeko gaua zen, gau ateria, epela, ederra, eta hamaikak alderako urruñarrak jadanik lekuko aldaketen tokietan pilatzen ziren: Urtubiako jauregiaren aitzinean, Itsasmendi zinearen parean, herriko plazan, Arotzenia ostatuan, Teilatu-baitako bidegurutzean, Pausuko sarreran… Korrika Donibane Lohizunetik zetorren Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak zeharkatu ondoren eta Hendaia eta Irun aldera zihoan.

Goizeder TABERNA|2019/04/08|0 iruzkin
Une Korrika aux mille couleurs

La course organisée par AEK a traversé la Basse-Navarre, la Soule et le Labourd dimanche 7 avril. Elle a laissé des images fortes reliées à jamais à la langue basque.

Arantxa IDIEDER|2019/04/08
Nekea, sufrikarioa eta bozkarioak bat egiten

Arantxa Idiederrek Ibañeta gainetik Aturri muturreraino segitu du Korrika apirilaren 7an.

NAIZ|2019/04/08

Igandea Ipar Euskal Herrian eman eta gero, goizaldean Gipuzkoa lehen aldiz zapaldu du 21. Korrikak. Bortziriak zeharkatuta, Lapurdira itzuli da ordu batzuetarako. Goizean Nafarroara bueltatu eta han egiten ari da eguna.

Haritz Larrañaga|2019/04/07
Ipar Euskal Herria zeharkatu eta lehen aldiz Bokalera iritsi da Korrika

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan barrena ibili da Korrika, euri artean tarteka, eguzkiaren goxotasunean beste batzuetan. Euskararen aldeko lasterketak ez du etenik, eta une hunkigarriak utzi ditu Ipar Euskal Herrian.

Orria 3/ 8