A8ko Jukutria irrati nobela, azken kapitulua
2017/12/28
Loading player...
Jukutria

Derrapatze hots handi bat entzuten da, eta segidan motor hots bizia. Bi auto abiada bizian doaz, A8tik atera eta mendian gora abiatu dira, abiada bizian. Joane bolantean doa, alboan du Mattin, eta aurreko autoari segika doaz, dei anonimoa egin dien txantajeatzaileak hura behar duelakoan. 

Abenduaren 17an, final handiaren eguna,  ez da egun txarra hiltzeko. Eskelan ondo geldituko da: Joane Azkaine eta Mattin Arizmendi, Durango parean hil ziren pinu baten kontra jota, 2017ko abenduaren 17an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako final handiaren egunean.

Hau duzue #a8koJukutriaren azken kapitulua.