«Irailaren 18a Altsasuko kasuaren egiazko amaiera izango da»
2019/08/28
Loading player...
Adurjokin

Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda gazteek 1000 egun baino gehiago daramatzate espetxean eta Iñaki Abadek ia 500. Lehen aldiz talde elkarrizketa bat eskeini diote hedabide bati, zehazki, GARA egunkariari. Irailaren 18an Altsasuko gazteen helegiteak aztertuko dituzte Espainiako Auzitegi Gorenean. Bada, hitzorduaren aurrean gazteek egiten duten irakurketa dakar izenburuan Aitor Agirrezabal eta Aritz Intxustaren sinadura daraman elkarrizketak.