Paxkal Indo: «Gobernuak aurrerapausoa egin du baina ez digute ezer eman, guk hartu dugu»
2019/07/17
Loading player...
Guz_indo_conseil_dev_bobedme102

Frantziako Gobernuarekin Seaskak lortu duen akordioa modu baikorrean baloratu du Paxkal Indo ikastolen presidenteak, «koadroa marraztea» suposatzen du honek, bere esanetan. Nabarmendu du «aurrerapausoa» egin duela Parisek, baina ez dela opari bat eta mobilizazioaren garrantzia azpimarratu du, «ez digute ezer eman, hartu egin dugu».