Abdelkader pastoralaren lehen emankizun arrakastatsua
Usaian hiru mila izaten badira ere, osasun neurriengatik aurten mila pertsona elkartu dira uztailaren 25ean Urrüstoi-Larrabilen Abdelkader pastorala ikusteko. Jean-Luis Davant idazle eta historiagile xiberotarrak idatziriko obra heldu den uztailaren 30ean eta agorrilaren 1 eta 8an emanen dute berriz.
Uztailaren 27an asteartearekin, Ahmedi Bouyerdene Abdelkaderren historian aditua denak 'Abd el-Kader, kontrarioen harmonia' liburua presentatuko du Baionako Elkar liburu dendan, arratsaldeko 17.00etatik landa.
2021 UZT. 26