Abian dira aurtengo maskaradak
2019/01/07

Aurtengo maskaradei hasiera eman diete urtarrilaren 6an Urdiñarben. Apirilaren 4ra arte hamasei herritan eskainiko dituzte. Berrogeita hamar parte hartzaile baino gehiago engaiatu dira berrikuntzaz josita datorren ikusgarrian. Heldu den emanaldia urtarrilaren 13an iraganen da Urrustoi-Larrabilen.