BABeko koronapistak kenduko dituzte
2020/10/14

Mugikortasun Sindikatuak urriaren 13an erabaki du Baiona-Angelu-Biarritz hirigunean duela lau hilabete ezarri ziren bizikleta bideak hilabete bukaeran kentzea. Hautetsiek 2022rako bide “segurua” hitz eman dute, baina Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek erabaki hori saihestu nahi zuten eta hautetsien promesa kritikatu dute.