Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Patrick Bruel kantariak bota ditu bestak abiarazten dituzten gakoak. (© Bertrand Lapègue)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Hiriaren hiru auzoak ordezkatzen dituzten gakoak jaurti dituzten mementoa, 17:15ak aldean. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefeta bertaratu da, erasoendako babesguneen bisitan. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Bitartean, Paul Bert plaza prest zen Baionako Besta alternatiboen irekidurarako, abiatze ofizialetik ordu betera egin dena. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Zizpa Gaztetxeko kideek beste urte batez besta herrikoi, feminista eta euskaldunak antolatu dituzte Patxa plazan. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Eraso matxistez babesteko gunea eskainiko du Itaia antolakunde sozialistak Pannecau karrikan. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Karrikan pixa egitearen kontrako neurri gisa, Herriko Etxeak isunak emendatu ditu. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Gaurtik igande gauera arte iraunen duen egitarauaren bidez, zer ospatua izanen da Baionan. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Besten irekidura 2024

Zuriz jantziriko herritarrek zapi gorria lepoan lotu dute uztailaren 10eko 17:00ak pasata. Gakoak herriko etxearen balkoitik bota-eta, bost egun eta lau gautarako abiatu dira Baionako Bestak. Patrice Laniesen omenezko txalo minutuak ezaugarritu du edizio honen irekitze ekitaldia.

Irekidura ofizialetik metro batzuetara, bestelako herriko etxe bat sortu da Pyrenees-Xina ostatuaren gainealdean. Izan ere, Zizpa Gaztetxeko kideek eraikuntza horretako lehiotik eman diete hastapena Baionako Besta alternatiboei, 18:00etatik goiti.

2024 UZT. 10