Bake prozesuaren katebegiak
2020/06/27

Jakes Esnalen baldintzapeko askatasuna aldarrikatu dute ekainaren 27an Donibane Lohizunen bildu diren manifestariek. Horietako bakoitzak katebegi bat osatzen zuen, bake prozesuaren kate hauskorreko katebegia. Gatazkaren konponbidean esku hartzea galdegin diote frantziar gobernuari.