Etenik gabeko mobilizazioa
2020/01/09

Erretreten erreformaren kontra, urtarrilaren 9an berriz ere milaka manifestari atera dira Baionako karriketara. Antolatzaileen arabera, 8.000 izan dira. Goizean goizetik Chronoplus autobus zerbitzuaren egoitza blokeatu eta, Baionan gaindi ibili dira erreformaren eraginak salatzeko. Mobilizazioaren ondotik, ekintza sorpresa bat egin dute hainbat banku afixekin eta billete faltsuekin estaliz.