Etxegabeekiko elkartasun protestak Baionan
2020/09/25

Jean-Rene Etchegarayk etxegabeei buruz izenpeturiko dekretuak kontrakotasuna sortu du Lapurdiko hirian. Irailaren 24an protestak iragan ziren herriko etxearen aitzinean, auzapezak dekretu hori bertan behera utz dezan eskatzeko. Hainbat elkartek ez du baztertu justiziara jotzea.