Elkarrekin Euskoaren alde
2019/03/11

Euskal Moneta elkarteak antolatutako "Eusko eguna" martxoaren 10ean iragan zen Baionako Elkarteen etxean. Egunean zehar hainbat animazio proposatu zitzaizkien adin guztietako parte hartzaileei. Ekimenaren helburua da tokiko monetaren arrakasta ospatzea, baina batez ere, proiektua sostengatzen duten kideak elkartzea.