Funtzio publikoaren aldeko mobilizazioa
Irakasleak, osasun zerbitzuko langileak, tren gidariak... Orotara, 1.700 bat pertsonek zerbitzu publikoaren alde Baionan antolatutako manifestazioan parte hartu dute maiatzaren 22an. Beste behin ere, Gobernu frantsesak plantan eman nahi dituen erreformen kontra agertu dira karriketan. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena
2018 MAI. 22