«Gerra Bilboko portuan hasten da»
2017/12/16

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta martxa antimilitarista egin dute gaur Santurtzi herrigunetik abiatuta Bilboko porturaino. «Feministok gerraren aurka» leloa zuten nagusi buruan zeramaten pankartan. Portura iristean bertako hesira lotu dira dozena bat inguru emakume. Armagintza merkatuaren aurkako salaketa egin nahi izan dute «gerra Bilboko portuan hasten da» salaketa plazaratuz. (Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS)