Gudariak omendu dituzte
2018/09/28

Gudari Eguna kari, elkarretaratzeak antolatu zituzten Baiona eta Lartzabalen irailaren 27an. Urtero bezala, Euskal Herriaren alde beren bizia eman dutenak omendu zituen Sortuk. Bertsoak, kantuak, ohorezko aurreskua eta lore eskaintzak presente izan ziren Patxa plazan iragandako ekitaldian. Halaber, Didier Aguerreren aldeko elkarretaratze bat antolatu zuten Baxe Nafarroako herrian. Badira hamazazpi urte preso dela amikuztarra.