Ibaiak gainezka
2019/12/13

Ipar Euskal Herria alerta laranjan dago, Pirinio Atlantikoetako departamenduak agindu duenez. Haize bolada azkarrek eta euriteek uholdeak eragin dituzte Kanbon, Uztaritzen eta Azkainen, besteak beste. Egunean zehar eguraldiak ez du hobera eginen eta 130 kilometro orduko haize boladak espero dira.