Udalak hiru urtean 800 zuhaitz ebaki dituztela dio, Haritzalderen arabera askoz ere gehiago dira.
Udalak hiru urtean 800 zuhaitz ebaki dituztela dio, Haritzalderen arabera askoz ere gehiago dira.
190103-zuhaitzak-donostia-01
Udalak beste 1.400 landatu dituela esan arren asko ez dira haziko eta ez da gauza bera 3-4 metroko zuhaitz bat eta 30ekoa, Haritzalden arabera.
190103-zuhaitzak-donostia-02
«Aitzakiak» dira Udalarenak, naturzaleen elkartearen ustez.
190103-zuhaitzak-donostia-03
Zuhaitzen «egoera txarra» argudiatu arren, maiz erabaki estetiko hutsa dela uste dute.
190103-zuhaitzak-donostia-04
«Diseinu akatsen» argudioak ere ez du balio, ardura hori ere Udalarena baita.
190103-zuhaitzak-donostia-05
«Herritarrek eskatu» dutenaren argudioa zalantzan jarri du Haritzaldek, «ziur gaude beste arlo ugaritan ez dutela horren erraz amore ematen».
190103-zuhaitzak-donostia-06
Zuhaitzek hirietan onura asko dakartzatela azpimarratu du Haritzaldek.
190103-zuhaitzak-donostia-07
Negutegi efektua eragiten duten gasen kutsadura xurgatzeko balio dutela.
190103-zuhaitzak-donostia-08
Hezetasuna eta tenperatura modulatu egiten dituztela.
190103-zuhaitzak-donostia-09
Errepideko zaratatik babesteko balio du.
190103-zuhaitzak-donostia-011
Zuhaitz baten mozketa hiru iruditan: 1
190103-zuhaitzak-donostia-012
2
190103-zuhaitzak-donostia-010
... eta 3
Inoizko zuhaitz mozketarik handiena Donostian?

Haritzalde naturzaleen elkarteak «zuhaitz mozketa kupidagabe eta bortitza» salatu du. Taldea sortu zenetik ziur eta agian Donostiako historiako zuhaitz mozketarik handiena egiten ari dela salatu dute elkartetik. Alkateari azalpenak eskatu dizkiote eta eta zuhaitzen kudeaketa gidatuko duen Plan zuzendari bat. 

Udalaren argudioak aitzakiak direla uste du Haritzaldek. [info + ]

2019 URT. 03