Jaizkibel konpainia Hondarribiko Alardean
2019/09/09

Emazte eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko desfilatu zuen irailaren 8an Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Alardean. Inoizko parte hartze eta babes handienarekin, aurten ez da plastiko beltzik ikusi herrian, nahiz eta oraino hainbat herritarren kontrakotasuna pairatu behar izan.