Kalifornia osoa larrialdi egoeran suteengatik
2019/10/27

Kaliforniako Estatu osoa larrialdi egoeran dago haize bortitzen ondorioz azkar hedatzen ari diren suteengatik. Jende aunitz ateratzen ari dira. Kincadeko suteak, Sonomako konderri ardogilean, 12.000 hektareatik gora erre ditu. Kasik 200.000 lagun atera behar izan dituzte.