Komikizaleentzat pagotxa Getxon
2019/10/19

Hiru egunez gozatu ederra hartuko dute komikizaleek Getxon. Atzo hasi eta bihar arte komiki festa oparoa antolatu da. Areetako Geltokia plazako karpan 43 saltoki daude irekita eta Erromo kultur etxean aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak... prestatu dira. Sortzaile ezagunak bertatik bertara ikusteko aukera ere eskaintzen du urteroko hitzorduak. Eskeintza biribilduz “El Víbora” aldizkariaren 40. urteurrena ospatuz erakusketa dago ikusgai.