
Irun eta Hendaia lotu dituen mobilizazioak jende ugari bildu du. (Gorka RUBIO | FOKU)

Manifestazioa Ficobatik abiatu da, Hendaiara igarotzeko. (Gorka RUBIO | FOKU)

Polizia manifestarien aurrean Hendaian. (Guillaume FAUVEAU)

Manifestatzera deitzeko kartelak. (Guillaume FAUVEAU)

Epaituak izango direnei elkartasuna adierazteko 1.000 autoinkulpazio baino gehiago bildu dituzte. (Guillaume FAUVEAU)

Manifestazioan ere ekintzaileak babesteko autoinkulpazioak jaso dituzte. (Gorka RUBIO | FOKU)

Fermin Muguruza, manifestazioan. (Guillaume FAUVEAU)

Jendetza bildu da Irudik Hendaiaraino igaro den mobilizazioan. (Guillaume FAUVEAU)

Dozenaka elkarte eta eragilek babestu dute manifestazioa. (Gorka RUBIO | FOKU)

Etorkinekin Diakite Federazioaren kartela. (Gorka RUBIO | FOKU)

‘Mugek hiltzen dute, Europak erailtzen du, ikusten zaituztegu’ zioen pankarta bat. (Gorka RUBIO | FOKU)

Bidasoa gurutzatu nahian hil diren migratzaileak gogoan izan dituzte. (Gorka RUBIO | FOKU)

Bi emakume autoinkulpazio bana sinatzen. (Gorka RUBIO | FOKU)

Inor ez dela ilegala aldarrikatu dute. (Gorka RUBIO | FOKU)

EH Bilduko hainbat ordezkari izan dira mobilizazioan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Manifestazio batek Irun eta Hendaia lotu ditu «migrazio politika ankerren» aurka
J'accuse plataformak deituta, manifestazio jendetsua izan da igande honetan Irun eta Hendaia artean, 2024ko Korrikan 36 migratzaileri muga gurutzatzen laguntzeagatik epaituak izango diren ekintzaileei elkartasuna adierazteko. Asteartean izango da epaiketa.
2025 URT. 26