Murru bat Baionan, kartzeletako hormak eraisteko
2020/09/19

Bakegileek eta Bake Bideak antolaturik, mobilizazio ugari izan dira larunbatean Ipar Euskal Herrian, ‘30 urte aski da’ lelopean. Frantziar Estatuak Baionan duen Suprefeturan borobildu dute eguna, euskal presoen askapenerako Parisen desblokeoa eskatzeko. Murru bat eraiki dute protesta modura, eta Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak parte hartu du desobedientzia ekintzan.