Faxisten aitzinean Pausun © Bob Edme
Euskal eragile politiko, sindikal eta sozialek eskuin muturraren ekimena gaitzetsi dute. © Bob Edme
Une centaine de manifestants venue délivrer au RN, anti-migrants, le message : "le Pays Basque, terre d'accueil"
Ehundik gora lagun mobilizatu dira frantses eskuin muturreko alderdikideen aitzinean. © Bob Edme
Un cordon de policiers sépare les manifestants des deux bords
Frantziar polizia Rassemblement Nationalen aitzinean mobilizatu direnen aurka oldartu da. © Bob Edme
Le RN est venu dénoncer l'immigration
Migrazioaren kontrako mezua hedatu dute Pausura jindako eskuindarrek. © Bob Edme
Edwige Diaz, tête de liste du RN aux Régionales, arrive au point presse de Pascal Lesselier à Bayonne
RNko kideak Baionara hurbildu dira prentsa aitzinekoa ematera, migranteen aldekoak segika zituztela. © Bob Edme
Devant l'école du Grand-Bayonne, pendant le point presse de Pascal Lesselier
Baiona Handiko eskola publikoan eman dute prentsa aitzinekoa RNkoek, kanpoan protesta izan den bitartean. © Bob Edme
Des opposants au RN escaladent les fenêtres de l'école pour accrocher des banderoles
Euskal Herriko ekintzaileak eskola publikoko leihoetan, prentsa aitzinekoa egiten zen bitartean. © Bob Edme
Ongi etorririk ez eskuin muturrari, bai errefuxiatuei

EH Bai, La France Insoumise, Etorkinekin Kolektiboa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, CGT, LAB eta Sare Antifaxistako ehundik gora lagun mobilizatu dira otsailaren 16an Pausun. Gisa horretan, frantses eskuin muturreko Rassemblement National alderdiaren elkarretaratzea salatu nahi izan dute. Azken honek eskualdeko hauteskundeetarako kanpaina abiarazi nahi izan du migrazioaren kontrako mezua hedatuz.

Aldi oroz poliziak babesturik, tentsio uneak izan dira. Autoan sartu eta Baionara abiatu dira RNkoak, bertan prentsa aitzinekoa eman baitute Pascal Lesselier Baionako bozetan presentatu zen hautagaiak haiekin bat egin duela iragartzeko. Lapurdiko hiriburuan ere eskuin muturraren kontrakoak gibeletik izan dituzte, «Ongi etorri errefuxiatuak» ikurrekin bereziki.

2021 OTS. 16