Sopelako hondartza batean zendutako balea kentzeko lanak, iruditan
2019/02/04

Sopelako Atxabiribil hondartzan larriki zaurituta agertu ondoren zendu egin zen balea erretiratu egin dute dagoeneko. Hamazazpi metro luze eta 20 tona baino gehiago zituen zetazeoa erretiratzeko hainbat ordu behar izan dituzte, makineria astuna erabilita.