Txirrindulari andana "koronapisten" inaugurazioan
Uztailaren 5ean igandearekin, 460 txirrindularik Bizi! eta Txirrind’Olaren deiari erantzun zioten BAB eta RD810 errepidean behin-behinean egin diren pistak estreinatzeko. Bizi! mugimenduak eta Txirrind’Ola bizikleta tailerrak irailetik goiti BABeko auzapezekin eta Mugikortasun Sindikatuko presidentearekin biltzea eskatu dute haien "bizikleta politikaz” mintzatzeko.
2020 UZT. 06