Txirrindularitza maite dutenentzat erakusketa interesgarria Gasteizen
Vuelta Euskal Herrian gora eta behera ibiliko den egun hauek baliatuz, KAS talde mitikoaren argazkiz eta Vueltako liderraren maillotez ederki hornitutako erakusketa antolatu dute Gasteizko Sokaren Etxean, alde zaharreko Kutxi kalean. KAS taldearen argazkiak Pablo Arregui Erbinak utzitakoak dira, eta maillotak David Martin kolekzionistarenak dira. Urriaren 30era arte egongo da irekita, astelehentik ostegunera goiz nahiz arratsaldez, eta ostiraletan goizez bakarrik.
2020 URR. 21