Zuberoatik Baxe Nafarrora, mugarik ez
2019/04/08

Goiz pasa da Korrika Mauletik. 7.00ak pasata ziren lekukoak Zuberoako hiriburuko kaleak zeharkatu dituenean. Eguna argitzen joan da eta giroa animatzen. Hiru ordu geroago Baxe Nafarroko herria den Donapaleura iritsi da Korrika. Erdibidean Altsasuko koadrila bat zegoen, euskararen zein herrikideen aldeko aldarriak egiteko prest.