300 urtetik gorako usadioari eusten diote Seguran

Aste Santuko prozesioak duela 300 urte baino gehiago hasi ziren egiten Seguran, eta oraindik indarrean dago usadioa, Ostegun Santuan ikusi ahal izan den moduan. Ume eta heldu, dozenaka segurarrek hartzen dute parte prozesioan, dela aingeruz jantzita, erromatarrez, edo hamar pausuetako bat sorbaldan eramaten.

2017 API. 15