Anaiz Funosas: "Iraganean ez ginen ados, baina goazen elkar ulertzeko bidea egitera"

Aieteteik Arnagarako bidea nola egin den eta aurrerantzean egiteko zer dagoen hausnartu du Bake Bideako presidente Anaiz Funosasek Bidegurutzea saioan.

Aietetik Arnagarako bidean rol erabakigarria izan du Bake Bidea mugimendu zibilak: Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta politikoen arteko elkarrizketa sustatu du, hautetsien eta ETAko mintzakideen arteko elkarrizketak ahalbidetu ditu, eta Euskal Herriko eragileak Pariseko Gobernuarekin hitz egitera esertzea, eta modu bateratuan egitea lortu du.

2018 MAI. 10