Andoni Lubakiren «Sahara: 40 urteko exilioa» argazki erakusketa

Andoni Lubaki argazkilariak «Sahara: 40 urteko exilioa» erakusketa ireki du Urretxun. Bertan, erakutsitako argazkiei buruzko azalpenak eman dizkio Andonik NAIZi, sahararrek bizi duten egoera azalduz. Berrogei argazki dira, indartsuak, zuri beltzean. Erakusketako Gasteizko Legebiltzarrean eta Tabakaleran egon da ikusgai eta datozen urteetan herriz herri ibiliko da.